2011/05/25

Polimero baten lorpena



OINARRI TEORIKOA
Gure praktikaren izena dioenez, polimero bat lortu nahi izan dugu.
Baina, zer da polimero bat?
Polimero bat monomeroz osaturiko makromolekula bat da. Gure kasuan polimero bat erabili dugu eta perboratoaren bidez polimeroaren kate luzeak lotu egin ditugu lehen baino luzeagoak izateko.

MATERIALAK
Bi matraze aforatu
Bi prezipitatu ontzi
Hagaxka bat
Ator beroemailea (elektrizitate bidezko berogailua)

ERREAKTIBOAK
Polialkohol vinilikoaren disoluzioa (%4)
Perborato sodikoaren disoluzioa (%4)
Koloreetako metilak (tanta pare bat)

PROZEDURA
1.)Hasteko, disoluzioak prestatu. Hau egiteko, pisatu 4 gramo solutu, prezipitatu-ontzian sartu eta ura gehitu. Ondoren berotu disoluzioa, solutua uretan ondo disolba dadin. Gero sartu disoluzioa matraze aforatuan eta gehitu ura 100 ml lortu arte.
2.) Behin disoluzioak prestatuta, hartu pipeta batez 10 ml polialkohol binilicoa (PVA) eta jarri prezipitatu ontzi batean, gero koloratzailea (metilen bat) gehitu eta ondo nahastu.
3.) Hartu pipetaz 2´5 ml perborato sodikoaren disoluzio eta gehitu PVA-ri. Hagaxkaren laguntzaz irabiatu likidoa izateari utzi arte.
4.) Utzi egun bat sikatu dadin.

PRAKTIKAREN AZTERPENA
Arazoak
1.) Disoluzioak prestatzerakoan, ez perboratoa, ezta PVA-a ez ziren disolbatzen eta berotu behar izan genituen.
2.) Lehenengo PVA-ren disoluzioari kobre (II) sulfatoa (Cu SO4) gehitzean (kolorea emateko) ez zen ezer arraro gertatu, baina perboratoa bota bezain laster kolore berdea (lehen urdina zena) hartu eta hauspeakin solidoa agertu zen.
3.) Aurreneko arazoa dela eta bigarren saiakuntzan koloreatzailerik gabe egin genuen . Hasieran likido geratu zen eta txartzat ematear egon ginen, baina txirrina jo eta joan behar izan ginen. Hurrengo egunean polimero perfektua zegoen baina, tapatu barik utzi genuenez, hurrengo egunean sikuegi geratu eta plastiko gogor bihurtu zen.
4.) Berriz ere kolorea emateko asmoz, PVA-ri metila gehitu genion eta perboratoa gehitzean ez zen ezer gertatu, baina behin polimeroa lortuta, aditu genuen honen ezaugarrietara eta ez ziren berdinak.
5.) Propietateak aztertzen genbiltzala ezin izan genituen urtze- eta urtze-puntuak kalkulatu, irakasleak esan zigulako gas toxikoak aska zezaketelako guk lorturiko produktuak.
6.) Perboratoaren disoluzioa beroarekin deskonposatzen da eta O2 sortzen da, horregatik disoluzio berri bat prestatu behar izan genuen.

POLIMEROAREN PROPIETATEEN ANALISIA
1.) Dentsitatea: 1´21 g/ml-koa da.
2.) Disolbaezina uretan.
3.) Ez du flotatzen
4.) Elastikotasuna: 130cm-ko altueratik askatzean, 0 m/s-ko abiaduran (hau da v0= 0 m/s), 50 cm-ko jauzia egiten du.



EGILEAK: Ander Garcia eta Unai Vázquez

No comments:

Post a Comment