2011/05/26

Azetato sodikoaren lorpena

SARRERA
Gure praktika sodio azetatoaren lorpenean oinarritzen da. Praktika hau gauzatzeko, azido azetikoaren eta sodio hidroxidoaren arteko erreakzioan oinarritu gara.
Neutralizazio bat izan da, non sodio hidroxidoa (NaOH) eta azido azetikoa (CH3-COOH) nahastu ditugu. Erreakzio honen emaitza azetato sodikoa (CH3-COONa) eta ura (H2O) izan da.

NaOH + CH3-COOH--> CH3-COONa + H2O

Aztertu izan ditugun propietateak honako hauek izan dira:
- Hidratazio maila: gatzak bere barnean duen ur-mol kopurua. Datu hau lortzeko gatza deshidratatu behar da.
- Kristalizazioa (kristalen azterketa): disoluzioa giro tenperaturan utzita , gatzaren kristalak sortzeko prozesua .
- Disoluzio gainasea: gatz honek berezitasun bat du, disoluzio ase bat sortuz gero , gatza kristalizatu egiten da bat-batean kolpatuz gero (tenperatura igoz, kristalizazioa erreakzio exotermikoa delako).
-Dentsitatea: masaren eta bolumenaren arteko erlazioa.

ERREAKTIBOAK ETA MATERIALAK
-Erreaktiboak: sodio hidroxidoa (Na OH) eta azido azetikoa (CH3-COOH).
-Materialak: prezipitatu ontzia, probeta, saiodiak, saiodi-euskarria, pipeta, aspiragailua, arragoa, arrago-matxardak, Bünsen metxeroa, saretxoa, giltzaurrak, uztaia, matxardak, kristalizagailua, labea, hagaxka, morteirua.

PROZEDURA

1) Gatza nola lortu (50g):
a) Kalkulu estekiometrikoak egin eta gero, 24g NaOH eta 34,2ml CH3-COOH nahasten dira prezipitatu ontzi batean ur-distilatua gehituz erreakzioa gauzatzeko.
b) Lortu dugun disoluziotik, 30ml hartu ditugu kristalizagailu batean utziz, hura kristalizatzeko asmoz.
c) Geratzen zaigun Bünsen-metxeroaren bidez berotzen dugu ura lurruntzeko asmoz, eta gatza lortzeko.
d) Ura lurrundu ondoren, gatza (sodio azetatoa) lortu dugu.

2) Aztertutako propietateen prozedurak:
1)Hidratazio maila:
a) Arrago hutsa pisatzen da. Bertan, 1.6g sodio azetatoko lagina sartzen da.
b) Arragoa labean sartzen da.
c) Arragoan dagoen lagina, beroaren ondorioz, bere barnean duen ur guztia galduko du.
d) Gatzak hezetasun guztia galdu duen ziurtatzeko , lehorgailu batean sartzen da.
e) Ondoren, lehorgailuan egondako lagina pisatzen da.
f) Lortutako emaitzak “egindako kalkuluak” atalean azalduko ditugu.

2) kristalizagailuan utzitako kristalen azterketa:
a) Kristalek orratz forma dute eta era desordenatu batean kokatuta daude.


3) Dentsitatea:
a) Dentsitatearen kalkuluak egiteko gatzaren bolumena eta masa behar ditugu.
b) Masa lortzeko, kantitate bat finkatzen da (gatzarena). Gure kasuan 1.04 g. petrolioan (kantitate zehatzean) isurtzen da. Petrolioa erabili dugu gatza likido honetan ez delako disolbatzen.
d) Gatza probetan bota ondoren, petrolioa igotako bolumena, gatz horrek duen bolumena izango da. Gure kasuan ; 0.88ml.
e) Dentsitatearen formula erabiliz, gure emaitza azken atalean azalduko dugu.

4) Disoluzio gainasea:
Prozedura honek honetan datza: lortu dugunn gatza uretan disolbatzen dugu disoluzioa ase arte. Ondoren disoluzioa berotuz, gatza gehiago disolbatzen dugu, disoluzio aseago bat lortzeko. Disoluzioa hoztean, disoluzio gainasea dugu. Kolpatu egiten badugu gatzaren propietateak azaltzen dira, hau da, kristalizazio azkarra gertatu eta beroa askatu egiten da.

a) Prezipitatu ontzi batean, ura isurtzen da eta berotzen jartzen da Bünserarekin.
b) Gatza uretan (distilatuan) isurtzen da hura berotuz bitartean, hagaxkarekin irabiatuz.
c) Disoluzio gainasea lortu ondoren, saiodi batean hozten utziko dugu.
d) Disoluzioa hoztean, kolpe txiki bat emanez, gatza momentuan kristalizatu egingo da, beroa askatuz (erreakzio exotermikoa).

“Lortu dugun gatzean ura gehituz eta disoluzio ase bat lortuz, esku-berotzaileetan erabili genezake”.

EMAITZAK
1) Gatzaren itxura fisikoa: gatz zuria lortu dugu. Uretan disolbatzean disoluzioak kolore gorrixka (more antzekoa) hartu zuen. Honen zergatia fenolftaleinaren erabilpenagatik da, hasieran gure disoluzioaren pH-a ondo neurtzeko. Gatz hau ozpin usaina zuen (izatez ez luke propietate hau izan behar).
2) Dentsitatea: Egindako kalkuluetan lortu dugun emaitza 1.18g/ml-koa da.
3) Hidratazio maila: gatza labean eta lehorgailuan egon ondoren; 0.23g ur
galdu ditu.
4) Kristalak: disoluzioa zenbait egunetan kristalizatzen utzi ondoren, lortu ditugun kristalak orratz itxurakoak ziren eta antolakuntza kaotikoa (desordenatua) erakusten zuten.

ONDORIOAK/ EZTABAIDAK (arazoak)
Agertu zaigu arazo bakarra disoluzio gainase bat dituen propietateen kalkuluak izan dira. Hau da, ezin izan dugu disoluzio gainase osoa lortu. Hozten uztean, bakarrik (automatikoki) kristalizatzen zelako.
Arazo honi aurre egiteko, 10ml uretan 7 g disolbatu ditugu. Era honetan, hoztu ondoren eta kolpatuz gero kristalizatzen zen tenperatura igoz.



.
EGINDAKO KALKULUAK
Kalkulu estekiometrikoak:

* Na OH + CH3-COOH --> CH3-COONa + H2O
(Guk 50g lortu nahi ditugu).

* CH3-COONa = 12•2 + 2•16 + 23 + 3•1 = 82u

50g CH3-COONa .(1 mol CH3-COONa/82g CH3-COONa) = 0.6 mol CH3-COONa

* 0.6 mol CH3-COONa. (1 mol Na OH /1 mol CH3-COONa)= 0.6 mol Na OH

-Na OH = 23 + 16 + 1 = 40u

0.6 mol Na OH . 40g Na OH/1 mol NaOH = 24g Na OH

* 0.6 mol CH3-COONa . (1 mol CH3-COOH/1 mol CH3-COONa )= 0.6 mol CH3-COONa

-CH3-COOH= 12 • 2 + 16 • 2 + 4 • 1 = 60u

0.6 mol CH3-COOH . (60g CH3-COOH/1 mol CH3-COOH) = 36g CH3-COOH

* “CH3-COOH”-aren dentsitatea --> 1L=1.05kg (gutxi gora behera)

1050g-----------1000ml
36g------------- X

X= 36 • 1000/1050 = 34.2ml

BIBLIOGRAFIA
Bibliografia gisa Internet erabili dugu, gure laborategian egondako beste talde baten informazioan oinarrituz (http://www.beurkozientzia.net/).

EGILEAK: Sendoa Vilda eta Sergio Ferrero

No comments:

Post a Comment