2008/04/28

Bario nitratoa


Helburuak
Laborategi teknikan ikasitako prozesuekin irakaslearen laguntzarik gabe base eta azido bat nahasten gatza lortzea nahi genuen. Gure taldeak Bario Hidroxidoa (Ba (OH)2 ) eta Azido Nitrikoa (HNO3) elkartuz Bario Nitratoa ( Ba (NO3)2 ) eta ura (H2O) lortzea zen gure helburua.

Oinarri teorikoak
Bario nitratoa lortzeko bario hidroxidoa eta azido nitrikoa nahastu genituen.
Ba(OH)2 (aq)+ 2HNO3(aq) --> Ba(NO3)2(aq) + 2H2O


Gatza lortu ostean, gatz horren hainbat propietate neurtzea erabaki genuen:
Disolbagarritasuna: substantzia baten disolbagarritasuna tenperatura jakin batean (normalen 20ºC-tan), disolbatzaileetan disolba daitekeen substantzia kantitatea da (g/l-tan).
Dentsitatea:gorputz baten dentsitatea gorputz horren masa eta bere bolumenaren arteko erlazioa da (g/ml-tan).
Kristalizazioa: konposatu baten eraketa era kristalinoan da,era honetan konposatuaren barneko egiturak ordenatuago geratzen dira .
Hidratazio-maila: molekula batek bere barnean duen ur kantitatea (molekula kopurutan).

Erabilitako materiala eta erreaktiboak

Erreaktiboak:
Erabili ditugun erreaktibo garrantzitsuenak Bario Hidroxidoa (Ba (OH)2) eta Azido Nitrikoa (HNO3) dira. Bi erreaktibo horiek Bario Nitratoa (Ba (NO3)2) lortzeko erabili ditugu.
Hala ere, tolueno ere erabili dugu Bario Nitratoa (Ba (NO3)2) toluenoan ez denez disolbatzen, dentsitatea neurtu izan dugu.

Materialak:
Prozesu guztiak lortzeko prezipitatu-ontziak erabili ditugu, horretan uzten bait genuen lorturiko gatza. Baita beste hainbat prozesuetan beste tresneria erabili dugu prozesuak azaltzean aipatzen dugun bezala. Haien artean aipagarri gisa, erlemeyer matrazea, matraze aforatua, eta abar.
Material guzti horretara substantzia botatzeko beste hainbat tresneria erabili dugu, adibidez, inbutua, tantakontagailua, probeta eta pipeta.


Prozedura
A – Nola lortu dugu gatza?
1- Kalkulu estekiometrikoak egin genituen jakiteko zenbat gramo bota behar genuen bakoitzeko, kontuan hartuta, bario hidroxidoa purua ez zela.
2- Atera ziren datuak kontuan hartuta, erreaktibo bakoitzeko gramo jakinak hartu genituen.
3- Erlenmeyer matraze batean bario hidroxidoa bota eta jarraian tantakontagailuaren laguntzaz azido nitrikoa bota genuen.
4- Atera zen substantzia nahastu ondoren, Bünsen metxeroaren bidez berotu eta horrekin gure erreakzio sortu zen.
5- Berotzen egon ginen denbora bat ura lurruntzeko. Baina lorturiko substantziaren kantitate bat kristalizadorean utzi genuen kristalizatzeko.
6- Ur guztia lurrundu ondoren, prezipitatu ontzi batean sartu genuen lorturiko gatza. Eta horrekin bario nitratoaren propietateak atera genituen.


B - Nola atera gatzaren propietateak?
1- Disolbagarritasuna: 20 ml-ko probeta batean 1g bario nitrato bota genuen eta gero pixkanaka-pixkanaka ur distilatua isuri genuen. 15 ml ur bota genituenean konturatu ginen disolbatu egin zela. Beraz, bario nitratoaren disolbagarritasuna 66,66 g/l-koa zela jakin genuen kalkuluak eginez.
2- Dentsitatea: Propietate hau neurtzeko toluenoa erabili genuen (erreaktibo honetan gure gatza ez delako disolbatzen). 7 ml tolueno bota genituen eta gero 1 g bario nitrato bota genuen, bolumena 0,4 ml igo zen. Beraz, bario nitratoaren dentsitatea 2,5 g/ml-koa da.
3- Kristalizazioa: Lehen esan dugun bezala, kristalizadorean jarri genuen. Konturatu ginen forma geometrikoak sortu zirela: triangeluak, karratuak eta hexagonoak.
4- Hidratazio-maila: Arrago batean 1,5g bario nitratoa batu genuen eta jarraian estufan sartu genuen. Hurrengo egunean gatza 1,47g pisatzen zuen. Beraz, emaitzen arabera bere hidratazio-maila 3 H2O molekula da.

Emaitzak
Lortu dugun gatza zuria da eta distiratzen du. Propietateen emaitzak honako hauek dira:
. Disolbagarritasuna: 66,66 g/l
. Dentsitatea: 2,5 g/ml
. Hidratazio-maila: 3,25 mol H2O
. Kristalizazioa: forma triangeluarrak, karratuak eta hexagonoak.

Arazo batzuk izan ditugu: lehenengoz erreakzioa egiterakoan bario hidroxidoa 8H2O zeukala ez genuen kontuan hartu eta berriz kalkulu guztiak egin behar izan genituen.

Ondorioak
Propietateak
Taldeko emaitzak/////Interneteko emaitzak
disolbagarritasuna
66,6 g/l/////90 g/l 20º uretan
dentsitatea
2,5 g/ml/////3,24 g/cm3
Hidratazio maila
3 H2O molekula///// -----
Kristalizazioa
Triangelu, karratu, hexagonoa///// -----

Ezaugarriren bat aipa dezakegu gatz honi buruz, nahiz eta zuria izan aluminioarekin nahastean ikaragarrizko su-artifizialak sortzen dute. Gainera gatz hau toxikoa da usaintzen badugu eta hartzen badugu.

Bibliografia
Internetetik:
http://www.panreac.com/new/esp/fds/ESP/X141190.htm
http://en.wikipedia.org/wiki/Barium_nitrate


Egileak: Itziar Corral Bilbao (1.A) eta Leire de Arriba Aguirrebeitia (1.A)

2008/04/04

Zenbait eredu kosmologiko



Azken harnarkada honetan, kosmologiaren gorakadak Unibertsoaren
zenbait eredu interesgarri gorpuztu ditu; haien gainbegiratu bar azaltzen da hemen.
1. SARRERA
Nahiz eta aintzinako mito eta erlijio guztiek teoria kosmologikoa inplizituki
besarkatu, kosmologiaren planteamendu zientifikoak azken hamarkadetan
bakarrik iritsi ditu lorpen onesgarriak. Izan ere, denboran nahiz espazioan
barrena, orain Unibertsoa finitua ala infinitua ote denari buruzko oinarrizko
galdera erantzun dezakegula dirudi experimentazioaren bidez.
Lan honetan, erabakitzeko posibilitate hauxe utzi duen 1920 hamarkadatik
orain arte emandako prozesu teorikoari errepaso bat emango diogu.
2. GALAXIEN MUNDUA
1920an, Unibertso estatikoan pentsatzen zuten oraindik zientzigizonek
(higidura lokalak arbuiatuz; adibidez, Herkules konstelazioaren puntu baterantz
eramaten gaituen eguzkiarena); mundu honetako materia esne itxurazko lenteantzeko
eraz, izarren moduan bilduta zegokeen (Galaxia edo Esne Bidea)....

Artikulu osoa hemen duzu