2008/05/09

Biodieselaren lorpena

HELBURUA:
Gure helburua biodieselaren lorpena da, metil-ester nahasketa bat, gure kotxeetan erabilgarria.

OINARRI TEORIKOA:
Olioak eta koipeak triglizeridoak dira: glizerinaren triesterrak. Hauek metanolarekin erreakzinaraziz metil-ester simpleak lortzen dira:







.
Erreakzio hau transesterikazio bat da.

Metil-ester sinple horien nahasteari biodiesel deritzo
Erreakzioan potasio hidroxidoa arabiltzen da katalizatzaile moduan.
Azpiproduktu bezala glizerina agertzen da.

ERABILITAKO MATERIAL ETA ERREAKTIBOAK
Materiala:
- probeta
- prezipitatu-ontzia
- erlenmeyer matrazea
- ur bainua
- irabiagailua
Erreaktiboak:
- potasio hidroxidoa
- metanola
- ekilore-olioa (dentsitatea = 0,920 g/ml)

PROZEDURA:
1. Jarri 100 ml olioa erlenmeyer batean eta berotu 40ÂșC-tara ur bainuan.
2. Hartu 22ml metanol (alcohol metilikoa) eta jarri prezipitatu-ontzi batean.
3. Pisatu x g. KOH eta gehitu, kontuz eta gas kanpaian, metanola duen prezipitatu-ontzian.

4. Irabiatu hagaxkaz. Sortzen den konposatua potasio metoxidoa da.
5. Bota metoxidoa olioaren gainean kontuz.
6. Irabiatu nahastea ordu batzuetan eta utzi jalkitzen.
7. Banandu sortu diren bi faseak: goikoa biodiesela eta behekoa glizerina.

EMAITZAK







Kolorea eta beste datu guztiak ondo atera dira, baina 4. taldeko biodieselak “frutas del bosque”-ko usaina zeukan.

ONDORIOAK/EZTABAIDAKETA
1. Biodiesel guztien dentsitatea onartzen den tartean dago (0,86-0,90 g/ml). Europan erabiltzen den biodieselaren batezbesteko dentsitatea 0,882 da eta gurearena 0,879.

2. Etekinik handienak 1,44 g KOH erabiliz lortu dira (%76 eta %80)
.
Egilea: Jon Ander Puerto 1.A

2 comments:

  1. Zergatik erabili dituzue potasio hidroxidoaren kantitate desberdinak?

    ReplyDelete
  2. Olio-motaren arabera KOHaren kantitate desberdinak erabili behar dira. Katalizatzaile honen kantitatea olioak dituen gantz-azidoen kontzentrazioaren menpekoan dago.

    ReplyDelete