Showing posts with label Astronomia. Show all posts
Showing posts with label Astronomia. Show all posts

2008/06/16

Kometa edo zulo beltza?


Ekainaren 30ean Bilbon Impactos extraterrestres: Tunguska, 100 años después izenburuko hitzaldiak burutuko dira Bidebarrieta Bibliotekako Areto Nagusian 18:00 eta 21:00en artean.

Hiru hizlarik parte hartuko dute: Josep Maria Trigo-Rodríguez astrofisikoak kometen eta asteroideen arriskuaz hitz egingo du, Xabier Orue-Etxebarria paleontologoak inpakturengatiko suntsipen masiboez eta Agustín Sánchez Layega astrofisikoak orain dela 100 urte Siberiako Tunguskan gertatu zen eztanda misteriotsuaz: Tunguskako gertaera.


"1908ko ekainaren 30an goizeko zazpiak inguruan, etxearen kanpoaldean nengoen jarrita. Bat-batean, zerua bitan zatitu zen eta iparraldeko basoaren gaineko zerua sutan hasi zen. Nik bero izugarria sentitu nuen, nire alkandora sutan balego bezala... Momentu horretan eztanda bat entzun zen zeruan... Ataritik 600 metrora bidali ninduen indarrak eta konortea galdu nuen une batez. Danbatekoaren ostean lurrak ikara egin zuen...”

Zientzialariek teoria ugari plazaratu dituzte Tunguskako objektuaren izaerari buruzko proposamenekin. Kometa edo meteoritoa izan zitekeela esan dute batzuek, beste batzuek, berriz, antimateria-arroka bat izan zitekeela, edo espazioan galdutako zulo beltz ñimiño bat.

Gertaera bitxi honi buruzko informazio gehiago nahi izatekotan Zientzia.net-en ondoko web orri honetan irakur daiteke. Hala ere hitzaldiek itxura ezin hobea dute.

2008/04/04

Zenbait eredu kosmologiko



Azken harnarkada honetan, kosmologiaren gorakadak Unibertsoaren
zenbait eredu interesgarri gorpuztu ditu; haien gainbegiratu bar azaltzen da hemen.
1. SARRERA
Nahiz eta aintzinako mito eta erlijio guztiek teoria kosmologikoa inplizituki
besarkatu, kosmologiaren planteamendu zientifikoak azken hamarkadetan
bakarrik iritsi ditu lorpen onesgarriak. Izan ere, denboran nahiz espazioan
barrena, orain Unibertsoa finitua ala infinitua ote denari buruzko oinarrizko
galdera erantzun dezakegula dirudi experimentazioaren bidez.
Lan honetan, erabakitzeko posibilitate hauxe utzi duen 1920 hamarkadatik
orain arte emandako prozesu teorikoari errepaso bat emango diogu.
2. GALAXIEN MUNDUA
1920an, Unibertso estatikoan pentsatzen zuten oraindik zientzigizonek
(higidura lokalak arbuiatuz; adibidez, Herkules konstelazioaren puntu baterantz
eramaten gaituen eguzkiarena); mundu honetako materia esne itxurazko lenteantzeko
eraz, izarren moduan bilduta zegokeen (Galaxia edo Esne Bidea)....

Artikulu osoa hemen duzu